
Athleticek webgunearen bitartez jakinarazi duenez, Ander Iturraspek 2019ko ekainera arte luzatu du kontratua.
Aurrez indarrean zen kontratua 2017an bukatzen zen eta, hortaz, bi urtetan luzatuko da jokalari abadiñarraren eta Athleticen harremana.
Deusestatze klausula bost milioitan igo da, 40 milioietatik 45etara igota.
Abadiñarrak bihar eskainiko du prentsaurrekoa, Lezaman, kontratu berritzeari buruzko xehetasunak emateko.
Iturraspek 2008. urtean egin zuen debuta Athleticekin, Joaquin Caparros entrenatzaile zenean, eta, ordutik hona, 214 partida jokatu ditu talde bilbotarrarekin.

Euskal Herria
Josu Urrutikoetxea recibe amenazas en Angelu con un lema de la Guardia Civil

Futbola
Medios árabes dan por segura la destitución de Imanol Alguacil en el Al-Shabab

Euskal Herria
Cisma en el Alarde: dimite el general por la reacción machista a la denuncia de la cantinera

Euskal Herria
Dimite la alcaldesa de Santurtzi «para no perjudicar la imagen del PNV»

Euskal Herria