NAIZ
DONOSTIA

Prezioek gora egin dute maiatzean Hego Euskal Herrian

Kontsumoko Prezioen Indizeak gora egin du Hego Euskal Herrian maiatzean, herrialde guztietan. Prezioen igoera handiena Nafarroan eta Araban izan da.

Erregaien prezioak garestitu egin dira azken hilabetean. (Jagoba MANTEROLA/ARGAZKI PRESS)
Erregaien prezioak garestitu egin dira azken hilabetean. (Jagoba MANTEROLA/ARGAZKI PRESS)

INE estatistika institutu espainolak zabaldu dituen datuen arabera, prezioak garestitu egin dira Gipuzkoa, Bizkaia, Araba eta Nafarroan maiatzean, aurreko hilabetearekin alderatuta.

Igoerarik handiena Nafarroan eta Araban izan da, %0,6 hazi da KPI herrialde horietan. Bizkaian igoera %0,5ekoa izan da, eta Gipuzkoan, %0,4koa, apirilarekin alderatuta.

Urte arteko bilakaerari dagokionez, inflazioa %0,2 jaitsi da Nafarroan eta Bizkaian. Araban eta Gipuzkoan, aldiz, gora egin du indizeak, %0,1 eta %0,3, hurrenez hurren.

Erregaien, jakien, telefonia zerbitzuen, bidaien eta hotelen prezioen garestitzeak izan du eraginik handiena KPIren hazkundean maiatzean, INEren arabera.