Jon ORMAZABAL

Erretiroaren kalkulagailua itzalita eta gerra emateko prest

Bere kirol ibilbidearen gainbehera hasita zegoela uste zuten horiei kantxan erantzun diela uste du Aimar Olaizolak, eta, fisikoki berriz ere bere mailarik onena berreskuratuta, lehiatzen jarraitu nahi du.

«Kantxetan den pilotarik azkarrenetakoa da zuriz janzten denean, jokatu aurretik ordenagailua pizten duela dirudi», esan zuen Aimar Olaizolak irabazitako buruz buruko azken finalaren atarian Goizuetakoaren inguruan Luciano Juaristi, Atano X.a txapeldun ohiak. Pilotalekuetatik kanpo, ordea, Olaizolak nahiago du unean unekoa bizitzea, eta, horregatik agian, ez du igandekoa bere ibilbideko 24. finala izango dela, manomanistako bederatzigarrena, pentsatu. Datu horiei guztiei erretiroa hartzean begiratuko omen die, baina egun hori noiz helduko den pentsatzen ez da hasi.

Binakakoan izan zituen sorbaldako arazoak eta belaunaldi berrien loratzea tarteko, izan da 36 urte betetzera doan honetan Olaizolaren beheraldia hasi dela iragarri duenik. Emaitzek, ordea, Asegarceko aurrelariak puntaren puntan jarraitzen duela erakutsi dute. Olaizolak, baina, ez dauka «ezer demostratu edo aldarrikatu beharrik. Jokatu diren azken hiru txapelketetako bitan finalean izan naiz. Beste final bakar batera ere helduko ez banintz, ni oso lasai nago».

Hala ere, barruan badu emaitzak aitzakia hartuta baten batzuek bere kontra egin izan duten inpresioa. «Jende batek nik ezer ez irabaztera itxaron du niri egur pixka bat emateko, eta hori ez da normala. Irujo salbu, zer esan behar lukete orduan gainontzeko pilotarien gainean? Ikusten da, prentsako batzuen aldetik behintzat, gogo bat bazegoela; lauzpabost hilabete horren ondo egon ez eta erdi erretiratu nahi nindutela. Niretzat garrantzitsuena da horrela erantzutea, berriz zuriz jantzita eta beste final batean sartuta».

Txakalaldia espero zuela aitortzen du Aimar Olaizolak, eta, argumentuari buelta emanda, bere ustez logikatik kanpo zegoena 2012tik 2014ra emandako maila dela nabarmentzen du. «Normala ez zena aurreko urteetakoa zen, sei final jarraian jokatu eta gehienak irabaztea. Ez zen normala inolako lesiorik ez izatea, eta, hala, momentu bat iritsi zen gorputzak ere alto eman zuela. Baina bi hilabete edo hiru izan dira, ez dira izan bi urte txar. Nik lanean berdin-berdin jarraitu dut, beti esan dut entrenatzen eta fisikoki ondo aurkitu naizela, eta, nahiz eta 35 urte izan, 36 aurten, nire burua urte batzuetan gerra emateko gogoarekin ikusten dut».

Azkeneko Binakako Txapelketa izan da, ziurrenik, goizuetarrak inoiz jokatu duen txapelketarik txarrena, baina Lau eta Erdikotik nahikoa justu iritsi zen eta sorbaldako minek ez zioten bere maila ematen utzi: «Partidatik partidara ezin nuen entrenatu, eta, Logroñon, sakatzerakoan ere mina nuela ikustean, ohartu nintzen horrela ez zegoela jarraitzerik».

Are gehiago, geldirik egondako denbora onuragarri suertatu zaio, arlo fisikotik harago, buruak ere atseden hartu behar izaten duelako, beste kiroletan gertatzen ez den bezala, geldiunerik ez duen pilotan. «Txapelketa hasi baino hiru edo lau aste lehenago, binaka jokatzen hasi nintzen, baina, orduan, buruz buru jokatzerik ez nuen; boleaz ezin nuen pilota jo, sotamanoa eta beste postura batzuk ezin nituen erabili... Errehabilitazioan nengoela esaten zidaten astetik astera hobera egingo nuela, eta hala izan da», gogoratu du Olaizolak. Berriz ere finalean egotea da errekuperazioa erabatekoa izan den frogarik argiena eta kantxak berak uxatu dizkio lehiaketara itzuli aurreko zalantza eta buruhausteak.

Abelen eredua

«Nire errendimenduaren inguruko dudak agertuko balira, ni izango nintzateke lehendabizikoa Abel Barriolak hartu duen erabaki bera hartzen: ‘buruz buru jokatzeko ez dut nire burua ikusten eta eta ez dut jokatuko’. Baina ni fisikoki eta entrenamenduetan oso gustura nabil».

Beti izan da bere gorputza asko zaintzen duen kirolaria goizuetarra, baina asko eskertzen du Tolosan Etor Mendiaren aginduetara egiten duen lana. Alde batetik, lazkaotarra bezalako profesional baten eskua nabaritzen duelako, eta, bestetik, osatu duten multzoan izaten duten giro bikainarengatik –Ladis Galarza eta Aritz Begino izan dira batez ere gipuzkoarrez osatutako taldera batzen azkenak–.

Baina ia adinkidea duen Leitzarraren haritik tiraka, bera bezalako pilotari lehiakor batek ikusten al du bere burua profesional gisa baina txapelketetan parte hartu gabe? «Dudarik gabe. Ez dakit noiz iritsiko den, agian datorren urtean, agian hurrengoan edo agian hurrengoan. Oraindik urte pare bat hor goian egotea espero dut, baino helduko da egun hori ere. Abelek lehen ere demostratu du sekulako pilotaria dela, txapeldun izana, dena eman du pilotagatik eta horregatik dio jendeak halako estimua», nabarmendu du. «Berak hartu duen erabakia guztiz errespetagarria da. Nik beti esan izan dut pilotaria bera izaten dela gehien sufritzen duena kantxara irten eta bere burua ezinean ikusten duenean».

Izan ere, gaur egungo buruz burukoa oso da gogorra. «Nik ikusi dut aurrera egin eta sotamanoz jota min gehiago egiten dudala. Hori bai, garbi dago ez dela erraza sotamanoz jotzea. Kanpotik begiratuta erraza dirudi, baina milesima batek akatsa ekartzen du eta ez da erraza».

Jokoa erabat aldatu da profesional egin zenetik. «Orain denok aurrera egiten dugu, ahal den denborarik gutxiena ematen diogu arerioari, pentsatzeko eta mugitzeko ere bai; ahal den guztia airez jokatzen dugu». Materialari egotzi izan zaio horren arrazoia, baina Olaizola ez dago ados. «Azken hamalau urteotan ez da halako aldaketarik eman, lehen ere baziren pilota oso biziak. Pilotarien jokatzeko erak aldatu du, airea dominatzen duten pilotariak dauden bitartean airez jokatuko da».

 

«Para la empresa también es el partido del año y es normal que se juegue así»

Aimar Olaizola siempre ha sido de los que ha defendido que se debe esperar a un pelotari que se ha ganado el puesto en una final, pero en este caso entiende la decisión de la empresa de que sea Mikel Urrutikoetxea su rival el domingo, porque ya se había esperado a Oinatz Bengoetxea dos semanas y su evolución no ofrecía garantías de una recuperación a corto plazo. «Lo que está claro es que lo fácil es criticar, pero la empresa también tiene un montón de compromisos en verano».

El delantero de Asegarce reconoce que sintió gran pena por su amigo Oinatz cuando se enteró de que el de Leitza había renunciado, pero entiende que se haya tomado la decisión de sustituirlo por Urrutikoetxea.«Hay que poner un límite todos los años y respetarlo», señaló tras su último entrenamiento en Bilbo.

«La decisión tomada no me parece ni bien ni mal, hasta ahora los pelotaris no le habían dado importancia al partido por el tercer y cuarto puesto, unos por dolor otros porque no tenían ganas de jugar. Este año ese partido ha adquirido importancia y por eso ha entrado Mikel en la final», señaló.

«Si fuera como antes igual me hubieran dado la txapela a mí, pero siendo realistas lo veo difícil y entendible. Para los pelotaris es el partido más importante del año, pero también lo es para la empresa. Nos interesa que la empresa esté contenta, que venga la mayor gente posible y por ese lado me parece normal que se juegue la final y lo haga el tercero», agregó.J.O.