
Donostia eta Bilbo gela alokairu garestienen sailkapenean gorako postuetan kokatzen dira. Donostia lehen postuan kokatzen da, 346 euroko alokairu prezioarekin, eta Bilbo laugarren postuan (311 euro), Idealistak egin duen txosten batek dioenez. Bartzelona da bigarrena (344 euro) eta Madril hirugarrena (339). Merkeena Albaceteko alokairua da (170 euro).
Txostenaren arabera, espainiar Estatuan gela alokairuarekiko interesa %12 igo da: 2015eko lehen sei hilabeteetan 16.449.121 bilaketa egin dira, eta aurreko urtean, denbora tarte berean, 14.664.547.
Interesa igo den arren, prezioak ez dira asko igo (%0,2), oro har. Aktibitate gehien duten hirietan, ordea, gehiago igo dira: Madrilen %3 eta Bartzelonan %1,5.

Euskal Herria
Esteban se arrepiente de haber ridiculizado el caso de Getxo pero el PNV sigue minimizándolo

Jaiak
Zubietarrak eta iturendarrak, joare soinuz naturaren ernatzea irudikatzen

Euskal Herria
‘Non ote zaude?’ Argazkiko neskatoaren bila, memoria kolektiboaren bidez

Musika
Elkar argitaletxeak Hertzainaken errepertorioa baimenik gabe ustiatu zuela ebatzi du epaitegiak

Osasuna