
Partidak oso hasiera mugitua izan du, kontrolik gabe, baina lehen ordu laurdena igarota bilbotarrak nagusitzen hasi dira, eta hau gol aukeretan islatu. Lehena Susaetak izan du, baina gehiegi gurutzatu du. Erasok eta Beñatek ere abagune argiak eduki dituzte euren oinetan, baina ezin markagailua mugitu.
23. minutuan, ordea, hainbat errebote eta gero baloia Elustondoren oinetara erori da, eta aurtengo fitxaketak gol ederra lortu du urrutitik. Txuri-gorriak oso ongi zeuden zelaian, eta honek aukera ugari ekarri ditu. Elustondok berak izan du bigarrena sartzeko aukera, eta Beñatek beste bat huts egin.
Horrela iritsi dira atsedenaldira, Athletic nagusi, baina kanporaketa irekita. 17 erremate egin dituzte euskaldunek lehen zatian, eta bi eslobakiarrek.
Bigarren zatia bide beretik hasi da. Valverderenak nagusi, baina aurkariak sailkatzeko gol bakar baten beharrean. Bilbotarrek ez zituzten aukerak baliatzen eta Zilinak gora egin nahi zuen.
Gola, erortzekotan, Athleticen alde eroriko zela zirudien, baina eslobeniarrek ez zioten erasoari uko egiten eta urduritasuna nabaria zen San Mamesen. Baina markagailua ez da mugitu eta Athletic sailkatu egin da ligaxkarako. Zozketa, bihar 13.00ean, Monacon.

Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

Científicos que trabajan en Groenlandia alertan del riesgo de una apropiación de Estados Unidos

«Rotundo rechazo» de EH Bildu, Elkarrekin y PSE a la presencia de Desokupacyl en Zornotza

Denuncian a la alcaldesa de Azkoitia «por vulnerar la Norma Foral de presupuestos»

