
«Gu isil gaitzakezu, gure kantuak ez». Hala dio Berri Txarraken Folklore abestiak eta hala azpimarratu du talde euskaldunak gaur argitaratutako oharrean. Zaragozako PPk, bertan hilaren 25ean jo behar duten kontzertua debekatzeko eskaria egin zuen, eta hirukoteak, ohar baten bidez, «adierazpen askatasunaren aurkako eraso berri hau» salatu du.
Era berean, euren izena erabiliz hainbat komunikabidek sortu nahi izan duten saltsa gaitzetsi dute. Honen aurrean, oholtza gainean jarraituko lanean modu berean jarraituko dutela defendatu dute: «Gure kanten bitartez beti egin dugu adierazpen askatasunaren alde eta etorkizunean ere berdin jokatuko dugu», baieztatu dute.
«Terrorismoa goratzea» leporatu zien PPk, baina gogoratu egin dute ez dutela inongo salaketa, leporatze ezta zigorrik jaso ere. «Salaketok, gure taldearen jarduna gainditzen duten ekinbideak dira, beste sortzaile askori kaltea itzela eragin diotenak eta denboran gehiegi luzatzen ari direnak», sinatu dute. Horregatik, eraso hauei «amaiera emateko garaia» dela azpimarratu dute.
Azkenik joko politikoetan erabiliak izatea ez dutela onartuko adierazi dute, salaketaren zentzugabetasuna nabarmenduz, Berri Txarrakek PPk gobernatzen duen hainbat herri eta hiritan jo du eta.

La autopsia confirma el crimen machista en Barakaldo; detenido un hombre de 27 años
‘Gutun bat Kottori’: «Gazteoi dagokigu gai hau bertze modu batera lantzea»

A prisión el detenido tras el crimen machista de Barakaldo, por homicidio y agresión sexual
Buscan a una joven de 23 años desaparecida desde el día 25 en Donostia
