
Beste hainbat hizkuntzatara itzulia izan da azken urteetan Benart Etxeparek 1545ean argitaratu zuen ‘Linguae Vasconum Primitiae’ obra klasikoa. Ingelesez, frantsesez, gazteleraz, italieraz, alemanieraz, arabieraz edo errumanieraz aurki daiteke eta orain japonieraz ere badago. Sho Hagio eta Hiromi Yoshida izan dira lana burura eraman dutenak. Japoniarrak dira biak, eta euskaldunak. Euskara Japonian bertan ikasi zuten 80ko hamarkadan eta orduztik jarraia izan da euskararekiko eta euskal kulturarekiko interes akademikoa. Euskal gaien gainean adituak dira biak; Hagiok ikastolen mugimendua hartu zuen ardatz bere lehenengo ikerkuntzan eta Yoshidak Azpeitiko euskalkiaren gainean egin zuen tesia.
Liburua hiru zatitan banatu dute egileek. Lehena, Etxepareren testuaren itzulpena bera (biek egina). Bigarrenik, Hagiok egindako azalpen paratestuala eta, azkenik, Yoshidak ondutako azalpen linguistikoa. Ur Apalategi idazle eta filologo lapurtarrak egin du hitzaurrea.

El PNV alude a riesgo de «terrorismo» tras dos detenciones de la Ertzaintza rumbo a la AN

Frente Amplio y Podemos no logran un acuerdo global y el PSOE pacta un frente para el Senado

EH Bildu propone sus candidatos para el 29-N: Matute, Otero, Etxebarrieta y Maiz

Asiron, tras los incidentes por Vito Quiles: «Tengo muy claro de dónde vino la provocación»
