
Stacey (Ellen Page) eta Laurel (Julianne Moore) bikote dira, izatezko bikote. Laureli amaiera fasean den minbizia diagnostikatuko diote eta hil ondoren bere pentsioa Staceyrentzat izatea nahiko du. Legea aldatzeko borroka abiatuko dute biek orduan, aldeko eta kontrako jarreren artean egonaz.
Peter Sollet zuzendaria egiazko istorio batean oinarritu da ‘Freeheld’en. «Konturatu nintzen maitasun historia ederra zela. Aukera paregabea zen heroiak diren pertsonei buruzko historia bat kontatzeko, ez filmeetan ikusten ditugun heroiak. Nola ez nuen ba egingo?», galdetu du zuzendariak.
Stacey bera ezagutu zuen Ellen Pagek bere pertsonaia eraikitzeko. «Stacey oso eskuzabala izan zen gurekin. Oso zintzoa eta beti laguntzeko prest. Berarekin egotea oso hunkigarria izan da, oso pertsona sentibera da, guri laguntzea oso parte inportantea izan da», adierazi du.
Gidoiak hasieratik hunkitu zuela ere onartu du aktoreak. «Beti hunkitu nau ikarragarri gidoi horrek. Staceyk Laurelenganako zuen maitasuna izugarria zen eta tristezia horretan indar handia zuen», gaineratu du.

Evacuados los pasajeros del Metro en Leioa tras explotar la batería de un móvil

Pello Reparaz y Amaia Romero, juntos como ‘dantzaris’ en el último mural de LKN en Madrid

Buscan en el río Bidasoa a un hombre de Irun de 32 años tras una persecución de la Ertzaintza

«Las pantallas están agravando las enfermedades mentales y haciéndolas más comunes»


