
50. urteurrena mugarri hartuta, Gerediaga elkarteak Durangoko Azokaren ibilbidea biltzen duen liburua aurkeztu du Bilbon. Azaldu dutenez, liburuaren hiru egileek, Jesus Mari Arruabarrena, Joseba Sarrionandia eta Txelu Angoitiak, lan berezi bat osatu dute.
«Joseba Sarrionandiak mundua ulertzeko bere perspektiba pertsonala ematen du, saiakera mamitsu eta ausart baten bidez. Azokaren historia batzeko elkarrizketak egin eta lekukotzak jaso ditu Jesus Mari Arruabarrenak eta lana ere bisuala da Txelu Angoitiaren argazkien bidez», azaldu dute.
Azken 50 urteetako ibilbidea biltzen du liburua, «berau ezagutzera emateko eta hurrengo 50 urteetako historia idazten hasteko» asmoz.
Liburuan «hiru unibertso batzen dira». Alde batetik, mundutik Azokarako hurbilketa egiten da, nazioartean eta Euskal Herrian 1965tik 2015era artean politikan, kulturan edo ekonomian emandako gertakariak jasoz. Bigarren unibertso horretan, Azokatik mundura egiten da, honen hastapena, aireratzea, egonkortzea eta modernizatzea jasoz. Azkenik, irudia da nagusi, eta gaur eguneko erretratuez gain, argazki historikoak ere bildu ditu.

Tortura jasan eta ozen salatu zuen Susana Atxaerandio gasteiztarra zendu da

Esteban se arrepiente de haber ridiculizado el caso de Getxo pero el PNV sigue minimizándolo

‘Non ote zaude?’ Argazkiko neskatoaren bila, memoria kolektiboaren bidez

Elkar argitaletxeak Hertzainaken errepertorioa baimenik gabe ustiatu zuela ebatzi du epaitegiak
