Jon Ormazabal

Artola eta Albisuk garaipen sendoa lortu dute Urretxun 19-22

Artola eta Albisu bikote gipuzkoarrak Martinez de Irujo eta Rezusta harrapatu dituzte sailkapeneko lehen postuan, Aimar Olaizola eta Urrutikoetxeari Urretxun 19-22 irabazita.

Artolak sasoi onean dagoela berretsi zuen Juanan RUIZ / ARGAZKI PRESS
Artolak sasoi onean dagoela berretsi zuen Juanan RUIZ / ARGAZKI PRESS

Alegiakoak eta ataundarrak oso partida serioa jokatu dute, kolpez fresko daudela erakutsi eta Mikel Urrutikoetxeari atzean jokatzea ez zaiola horren erraza izango erakutsi diote. Apenas akatsik egin gabe, goierritarrak asko eman dio pilotari, Mikel Urrutikoetxea lan asko egitera behartu du eta zaratamoztarraren gabezia batzuk agertarazi ditu nahiz eta ez duen, inondik inora partida txarrik jokatu txapeldunak. Hala ere, Albisu oso sendo bat izan du parean eta gaur egun, ataundarrak egun ona duenean, eta gaur izan du, oso gutxi dira aurre egin diezaioketenak. 

Aurrean ere, akats batzuk pilatu dituen arren, Iñaki Artola Aimar Olaizola baina gehiago izan da. Goizuetarrak hilabetez geldi egon izana nabaritu du, ez du distirarik egin baina, baina nafarrak nekez egiten du oparirik.

Katedraren pronostikoen kontra, urdinak hasieratik hartu dute aldea markagailuan, baina azken unera arte borroka egin behar izan dute bigarren puntua eskuratzeko, goraino beteta egon den Ederrena pilotalekuan.