NAIZ

Apirilaren 13tik 17ra ospatuko da Emakumeen Bira

Apirilaren 13 eta 17 bitartean ospatuko da Emakumeen Bira. Orain arte ekainean ospatzen zen lasterketak data aldatu du eta apirilera egin du salto. Modu honetan, apirilaren lehen erdia euskal txirrindularitzaren astea izanen da, Lizarrako Miguel Indurain Saria, Euskal Herriko Itzulia eta Zornotzako Udaberri Klasika ere orduan ospatuko dira-eta.

Niewiadoma poloniarrak irabazi zuen 2015 urteko Emakumeen Bira. (ARGAZKI PRESS)
Niewiadoma poloniarrak irabazi zuen 2015 urteko Emakumeen Bira. (ARGAZKI PRESS)

Emakumeen Biraren 29. edizioa apirilaren 13tik 17ra ospatuko da euskal errepdieetan, UCIk (Nazioarteko Txirrindularitza Batzordea) data aldaketa onartu du, Biciciclismo atariak baieztatu duenez. Modu honetan, euskal txirrindularitzak bi aste handi izanen ditu segidan, aurreko astean Lizarrako Miguel Indurain Saria, Euskal Herriko Itzulia eta Zornotzako Udaberri Klasika ospatuko dira-eta.

Lasterketa maila gorenera erameten saiatu dira antolatzaileak, hau da, UCI Women's World Tour mailara, baina duela hamar egun ezezkoa jaso zuen. Hala ere data aldaketa aztertuko zutela adierazi zuten UCItik.

Honen aurrean, antolakuntzak argi utzi zuen haien aukera: «Data aldaketa ez badute onartzen, ez da lasterketarik izanen».

Ildo beretik, orain Lakua eta ETBk haien konpromisoak mantentzea espero dute. Telebista publikoak egunero etaparen laburpena eskeiniko du eta azken etapa zuzenean. Neurri hauekin, 2017an World Tourrera salto egiteko esperantza mantentzen dute.

Katarzyna Niewiadoma poloniarra suertatu zen garaile aurten, Ashleigh Moolman hegoafrikarra eta Emma Johansson suediarraren aurretik.