
Burundiko gatazka, Nkurunziza presidenteak hirugarren agintaldirako aurkeztea erabakitzean hasitakoa, erabat politikoa izan da hasiera batean, baina orain etnien arteko gerra bihurtzeko bidean dagoela ohartarazi dute begiraleek, ekintzaileek eta nazioarteko erakundeek.
NBEko Giza Eskubideen Kontseiluak atzo aztertu zuen gaia. Apirilaren 26az geroztik 400 pertsona hil dituzte bertan, datu ofizialen arabera (beste iturri batzuek kopuru handiagoa aipatzen dute). Horietako 68 judizioz kanpoko exekuzioak izan ziren. 3.496 burundiar atxilotu dituzte eta 220.000 inguruk ihes egin dute herrialdetik.
Zeid Ra’ad al Hussein Giza Eskubideen aldeko goi mandatariak esan zuen Burundira armak iristen ari direla, eta armei bide guztiak ixteko eskatu zien agintariei. «Gerra zibilaren atarian» ikusten du herrialdea. Laguntza eskatu zien Afrikako herrialdeei zein nazioarteko komunitateari. Nazioarteko Zigor Auzitegiaren esku hartzea ere eskatu zuen.
Adama Dieng Genozidioaren Prebentziorako aholkularia kezkati dago: «Bi aldeetako buruek nortasun etnikoa manipulatzen dute. Une honetan erabiltzen den hizkerak Ruandako genozidioan erabilitakoa ekartzen du gogora. Kirundi hizkuntzako gukora hitza, esaterako: ‘lanera’ esan nahi du eta Ruandan genozidioa egitera deitzen zuen. Orain Burundin entzuten da». &hTab;
Localizada la joven de 23 años desaparecida desde el día 25 en Donostia

El primer festival Aske pone la banda sonora a una Euskal Herria libre

La Ertzaintza deja impune la desaparición del test de drogas del hijo de un jefe policial

Mueren tres esquiadores, uno vasco, por un alud junto a los ibones de Brazato (Panticosa)
