Hirugarren urtez, Zinegabonak zikloari esker Euskal Herriko hainbat aretotan haurrek hamaika animazio film ikusteko aukera izango dute, abenduaren 28tik urtarrilaren 3ra. Pelikula guztiak euskarazko bertsioan izango dira, goizeko 11.00etan, euro baten truke.
Emanaldiak Ddonostia, Bilbo, Gasteiz, Iruñea eta Urruñan izango dira. Zine aretoez gain, hiru film Bilbon EiTBk duen egoitzan izango dira, Multibox aretoan. Bertan sarrera doan izango da, baina beharrezkoa da HIRU3 komunitateak banatutako gonbidapena aurkeztea.
Emanaldiak honakoak dira:
Abenduak 28: ‘Marko Makako’ - Bilbo, EiTBren egoitzan, Multibox aretoan.
Abenduak 29: ‘Asterix’ - Bilbo, EiTBren egoitzan, Multibox aretoan.
Abenduak 30: ‘Dragoi Bola’ - Bilbo, EiTBren egoitzan, Multibox aretoan.
Urtarrilak 2: ‘7.Ipotxa’ - Bilbo, Golem Alhondiga.
• ‘Hurrak eta lapurrak’ - Donostia, Principe zinemak.
• ‘Stand by me Doraemon’ - Gasteiz, Florida zinemak.
• ‘Magiaren etxea’ - Iruñea, Golem Baiona.
• ‘Yugo&Lala’ - Urruña, Itsas Mendi.
Urtarrilak 3: ‘Magiaren etxea’ - Bilbo, Golem Alhondiga.
• ‘Zipi-Zape’ - Donostia, Principe zinemak.
• ‘Tom txiki’ - Gasteiz, Florida zinemak.
• ‘7.Ipotxa’ - Iruñea, Golem Baiona.
• ‘Haritzaren bihotza’ - Urruña, Itsas Mendi.
_copia.jpg)
Irauli ekimena: Euskal Herriko familia euskaldunen korapiloak askatzeko topagune berria
Localizada la joven de 23 años desaparecida desde el día 25 en Donostia

El primer festival Aske pone la banda sonora a una Euskal Herria libre

La Ertzaintza deja impune la desaparición del test de drogas del hijo de un jefe policial
