
Aurreko asteetan ez bezala, Aspeko bikoteak kantxan ikaragarri sufritu du, aurrelariak pilota oso zailak eraman ditu partida amaieran, eta oso zaila izango duten arren, txapelketan bizirik jarraitzeko aukera dute Altuna eta Merinok.
Markinako Unibertsitateko baldintza berezietan, herramintako pilotalekua da, oso irregularra, lehia guztian hiru tantotakoa izan da alderik handiena, bi atzelarietako bakarra ere ez delako bere arerioa dominatzeko gai izan. Aurrean bi aurrelariek tanto politak egin dituzte, baina Amezketakoak gehixeago asmatu du tantoa amaitzerakoan.
Alvaro Untoriak min hartuta amaitu du partida, 14-15ekoan kolpe bat hartu baitu eskuin oinean. Aldageletan hanka benda batez lotu ostean, lehia amaitzerik izan du Najerakoak, baina errenka utzi du kantxa eta ikusteke dago hurrengo astean jokatzerik izango duen.

Fallece la jueza Ángela Murillo, protagonista de varios juicios contra la izquierda abertzale

Josu Urrutikoetxea recibe amenazas en Angelu con un lema de la Guardia Civil

Cisma en el Alarde: dimite el general por la reacción machista a la denuncia de la cantinera

Dimite la alcaldesa de Santurtzi «para no perjudicar la imagen del PNV»
