Arantxa MANTEROLA
Baiona

Jean-René Etchegarayk Euskal Kosta-Aturriko hiri elkargoko presidentetza utzi du

Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoko herri guztiak hiri elkargo berean barnebilduko lituzkeen  erakunde baten bultzatzaile nagusietakoa da Etchegaray.  Baionako auzapeza den aldetik, egun Euskal Kosta-Aturri hiri elkargoko presidente ere bada. Erakunde horretako gainerako herrietako auzapez gehienak Ipar Euskal Herria elkargo bakarren kontra daudenez, bere kargua uztea deliberatu du.

Jean-Rene Etchegaray urte hasieran Euskal Kosta-Aturriko hiri-ekargoko ekitaldi batean. (Isabelle MIQUELESTORENA)
Jean-Rene Etchegaray urte hasieran Euskal Kosta-Aturriko hiri-ekargoko ekitaldi batean. (Isabelle MIQUELESTORENA)

Hilabeteak dira Ipar Euskal Herriko panorama politikoan elkargo bakarra sortzearen eztabadaia mahai gainean dagoela. Prefetak egindako planteamenduak herri-ordezkari gehienen eta eragile politiko, sozial eta sindikal ugariren oniritzia jaso du eta datozen asteetan Estatuko ordezkariak proiektu zehatza aurkeztuko du udalek bozkatu dezaten.

Euskal Kosta-Aturri hiri elkargoa osatzen duten herrietako alkate gehienak (Biarritz, Angelu, Bidarte, Bokale), ordea, ez datoz bat prefetaren proposamenarekin. Soilik Baionak sustatzen du.

Arrazoi horregatik, egun hiri-elkargo horretako lehendakaritzan dagoen Jean-Rene Etchegarayk kargu hori uztea deliberatu du. Halaber, Ipar Euskal Herriko Hautetsien Kontseiluko presidentea denez, «bi erakundeen arteko buruzagitzaren artean gatazkak ekiditeko» utziko du aipatu kargua.

Etchegarayk adierazi du Ipar Euskal Herrirako erakunde bakarra izatea «erabat egokia» dela eta plantan emateko lanean segituko duela.