
Juan Martinez de Irujok eta Beñat Rezustak lehen faseko lehen postua ziurtatu dute Oinatz Bengoetxea eta Alvaro Untoriari Eibarko Astelenan 22-15 irabazita. Izan dituzte Aspekoek partida borobilagoak, baina gainontzeko bikoteekiko duten kolpe aldea horren da handia, egunik onena ez izanda ere irabazteko gai direla.
Rezustaren pilotakadei esker, erraz joan dira liderrak markagailuan hasieratik (4-10) baina Irujok egindako hutsei eta Bengoetxearen erremateei esker buelta eman diote 15-14. Hala ere, Leitzakoaren huts batek berriz ere sakea eman die urdinei eta zuzenean joan dira 22ra.
Xalak garaipenarekin esan du agur
Eguneko momenturik hunkigarrienak, ordea, jaialdiko lehen partidan izan dira, Xalak Hego Euskal Herrian jokatu duen azken partidan eta Martijak profesional gisa jokatu duen lehenengoan. Elkarrekin jokatu dute lapurtarrak eta nafarrak eta 22-21 irabazi diete Jaunarena-Ceciliori. Astelenak zutik jarrita agurtu du aspaldiko pilotaririk eleganteena eta agurrean, Lekuinekoak gezurretan aritu izana egotzi dio Fernando Vidarteri eta izandako hitzak ez dituela «sekula barkatuko» adierazi du.

Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

Matan al exlíder nacionalista corso Alain Orsoni en el funeral de su madre

El PNV defiende a Imaz y el PP lo elogia tras doblegarse ante Trump y una pintada en Zumarraga

Guardia Zibilak Altsasuko gaztetxearen eta Udalaren aurka egin du, zazpi kontzertu aitzaki
