
Finalerdietarako sailkatuta, gaurko partidak ez zuen aparteko garrantzirik Olaizola II.a-Urrutikoetxearentzat, baina Asegarceko bikotearentzat ez dago garrantzirik gabeko partidarik eta sekulako egurra eman diete Joseba Ezkurdia eta Abel Barriolaren ordez aritu den Ceciliori.
Leitzako atzelaria gabe, hasieratik hautsia zirudien partidak, 100 20-ri izan da benetako dirua, eta berehala ihes egin die garaipena gehien behar zutenei. Aparteko ezer berezirik egin gabe, baina oso zuzen jokatuta, gorriak 7-0 aurreratu dira berehala.
Ez ohiko bikotea osatzen dute Ezkurdia-Cecilio boleistak eta gauza ikusgarriak egin dituzte kantxan, baina arerioengandik oso urrun egon dira partida osoan. Gainera, 12-6koan pilota bat sartu zaio errioxarrari eskuin eskuan, pilota on asko utzi dizkio Aimar Olaizolari eta goizuetarrak sekulako erakustaldia eman du, ezker gantxoz bikain airtu da, orotara 14 tantu lortuz.
Aspekoentzat porrota mingarria izan den arren, aurretik ere oso ondo zekiten euren benetako partida hurrengo igandean Bengoetxea VI-Untoriaren aurka jokatu beharrekoa dela eta hura bi tantoz irabazita, barruan egongo direla.

Insultan a una esquiadora italiana por hablar ladino en una entrevista

La sanción a un mando por tocamientos a una cantinera desata una reacción machista en Irun

La Audiencia Nacional ordena el ingreso en prisión de Arantza Zulueta y Jon Enparantza

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes
