Munduko surf txapelketen mapan da berriz ere aurten Zarautz, ostegunetik igandera Pro Zarautz txapelketan mundu osoko surflariak izango dira, QS mailan eta 1.000 puntu jokoan. 1988an izan zen Zarautzen lehen munduko txapelketa eta azken urteetan izandako etenari buelta ematera dator aurtengoa.
Nabarmentzekoa da antolakuntzak emakume eta gizonezkoen sailak berdintzen saiatzeko egindako ariketa, puntu eta diru sari bera izango dute Zarautzen parte hartuko duten surflariek, tartean NAIZek egindako ekarpenari esker.
Ostegunean 11.00etan hasiko da txapelketa eta igande iluntzerako espero da bere amaiera. NAIZek txapelketaren jarraipen berezia egingo du eguneroko bideo laburpenak, argazki galeriak eta kronikak jasoz. Horretarako webgune berezia jarri du martxan (hemen).
Surfa eta musika
Agenda oparoa dakar Pro Zarautz txapelketak. Surfaren bueltan beti ere baina musika eta jaia ere izango dira ostegunetik aurrera Zarautzen. Iluntzetarako musika kontzertuak antolatu dituzte eta txapelketarekin batera hainbat ekimen izango dira: surf ikastaroak egunero, yoga saioak, hitzaldiak, skate jaia, merkatua, BMX erakustaldiak... (ikusi denak NAIZ: AGENDAn)

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Desconocidos roban la ikurriña de Ayuntamiento de Ondarroa y realizan pintadas

Pradales también rubricó el PGOU de Zaldibar por el que se imputa a la exalcaldesa de EH Bildu
