
Ordezkaritzaren buruan Lakuako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburu Arantxa Tapia, Gipuzkoako ahaldun nagusi Markel Olano eta Zumarragako alkate Mikel Serrano izan dira, eta bertan industria jarduerarekin jarraitzeko eta lantegiko lanpostuei eusteko eskaria egin dute.
Erakundeok planteatu dute enpresak egin beharreko inbertsioak egin beharko lituzkeela lantegia lehiakorra izan dadin, baina planteamendu hori baztertu egin dute Arcelor Europako ordezkariek, eta berretsi dute jakinarazitako prozesuarekin jarraitzeko asmoa daukatela.
Edonola ere, erakundeen ordezkarientzat, «enpresak aukera bakarra dauka irekita: lantegia erosiko lukeen inbertitzaileren bat agertzea». Kasu horretan, Arcelor prest egongo litzateke aukera aztertzeko, «nahiz eta ez daukan asmorik egoera horren zain geratzeko edota batzordeari jakinarazitako prozesua gerarazteko».
Egoera horren aurrean, aipatu erakundeen ordezkariek berriro azaldu diete Arcelor Europako agintariei zein den «bide egokiena», alegia, «planta lehiakorra izan dadin egin beharreko inbertsioak egitea». «Halaxe izango da posible jarduerari jarraipena ematea eta eskualdean lanpostuak sortzea», adierazi dute.
Erakundeetako ordezkariak laster elkartuko dira Zumarragako langile batzordearekin, Madrilen egindako bileran landutakoak azaltzeko eta elkarrekin aztertzeko.

La Audiencia Nacional ordena el ingreso en prisión de Arantza Zulueta y Jon Enparantza

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes

Dos años de prisión para el jefe de operaciones de la Ertzaintza en Durango por corrupción

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra


