
On-line eskaintza gero eta zabalagoa da gure artean. Herrialde Katalanetako UOC (Universitat Oberta de Catalunya, Kataluniako Unibertsitate Irekia) erreferentzia da nazioartean. Duela 20 urte sortua, lehenetarikoa izan zen, hasieratik katalanez. UOCek jendartean izan duen eragina zabal azalduko du datorren asteko ostiralean izanen den jardunaldian Carles Sigales bertako errektoreordeak, baina Iñaki Alegria UEUko zuzendariak bat nabarmendu du: berrikuntza.
Alegriak zehaztu duenez, unibertsitate ireki hauetako publiko nagusia ez da aurrez aurreko unibertsitateetako jende gaztea izaten, baizik eta denbora eta geografia aldetik malgutasuna eskatzen duten pertsona helduagoak.
Gero eta ugariagoak dira on-line unibertsitateak; Euskal Herrian, ordea, «nahiko atzeratuta» goazela agertu du UEUko zuzendariak. Erdaraz badago eskaintza. Adibidez Espainiar Estatuko unibertsitateetan. Aurrez aurreko unibertsitateetan ere zerbait badago, baina maila osagarrian.
Kontatu duenez, azken bizpahiru urtetatik UEU proiektu bat lantzen dabil. Azterketak egin dituzte eta, horien arabera, adituak badira eskaintza ona egiteko eta eskaera ere gero eta handiagoa da. Egitasmoa martxan jarri dute, baina, argitu dutenez, egitasmoa ez da UEUrena. Elkarlanean egin nahi dute bidea hasieratik, bertze unibertsitateekin eta erakunde publikoen babesarekin, UOCek egin duen bezala (hortik arrakasta). Horregatik antolatu dute, hain zuzen, jardunaldia.
Gaur egungo argazkia
Iratxe Esnaola jardunaldiaren koordinatzaileak esplikatu du hausnarketa honetan batu nahi dituztela erakunde publikoak eta unibertsitateak. Lehenbiziko orduan, 9.15ean, Euskaltzaindia, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Lakuako Gobernuko kideak mintzatuko dira. Eta ondotik, 9.45ean, aurrez aurreko lau unibertsitatetako ordezkariak: EHU, Deustuko Unibertsitatea, Mondragon Unibertsitatea eta Nafarroako Unibertsitate Publikoa. Gaur egungo Euskal Herriko argazki bat egiten saiatuko dira horrela.
Gero, 11.45ean, gonbidatu nagusiaren txanda izanen da, UOCeko Carles Sigalesena. Proiektu honek kataluniar jendartean duen eraginaren berri emanen du. Amaitzeko, Iñaki Alegria eta Juan Jose Alvarez UNED urrutiko unibertsitateko zuzendari ohia batuko zaizkio eta mahai-ingurua osatuko dute hirurek.
Ekitaldia irekia eta doakoa da, baina izena ematea komeni da ueu.eus webgunean.
«Solo desde la lucha local se es solidario con el mundo»

No me llames Jorge

Trujales sin aceite a más de un mes de la cosecha en Nafarroa

Ni buen cine ni aportación social, y mira que Currin avisó...
