Etxeratek jakinarazi duenez, Auzitegi Nazional espainolak uko egin dio Gorka Fraile bere bizitokitik gertu dagoen espetxe batera eramateko eskaerari.
Preso durangarrari mingainean minbizia diagnostikatu zioten 2015eko martxoan eta orduan egin zuen kartzelaz aldatzeko eskaera. Espetxeetako Erakundeak eta Espetxe Zaintzako Auzitegiak uko egin zioten, eta orain presoaren abokatuek aurkeztutako apelazio helegitea ere baztertu egin du Auzitegi Nazionalak.
Etxeratek azaldu duenez, osasun asistentziari dagokionean, Badajozeko ospitalean egindako ebakuntza eta programatutako errebisioak aipatzen ditu Auzitegiak bere osasun eskubidea urratua ez dela argudiatzeko.
Ebakuntza egin ziotenean Frailek poliziengandik jasan zuen tratua salatu zuten haren senideek, eta berriki ere, Badajozeko ospitaleko langileek durangarrari eman zioten tratu «iraingarria» salatu zuen familiak.
Epaile baten desadostasuna
Auzitegiaren erabakiak boto partikularra du, Saez Valcarcel epailearena. Etxeratek azaldu duenez, Frailek eskubideak dituela dio epaileak eta kartzela zigorra bere bizilekutik hurbil den espetxe batean betetzeko eskubidea eta urrunketaren oinarri legalik eza aipatzen ditu bere boto partikularrean, gainontzeko epaileekin desadostasunean.

El Patronato del Guggenheim abandona finalmente el proyecto de Urdaibai

Descubren un colosal «valle de los dinosaurios» en el Stelvio con miles de huellas fósiles

85 urte dituen Juaristi enpresaren egoera larriaz ohartarazi dute berriz langileek

«Espainolisten oldarraldiaren aurrean» independentziaren alde agertu dira ehunka gazte Bilbon

