NAIZ
Zarautz

Urdaibaik bizia eman dio ligari Zarautzen lehen jardunaldia irabazi eta gero

Zarautzen da San Migel Liga eta Urdaibaik bereganatu du lehen jardunaldia, Hondarribiak sailkapen nagusian duen abantaila murriztuz. Ama Guadalupekoa hirugarren izan da helmugan eta Kaiku sailkatu da bigarren lekuan.

Urdaibaikoak nagusitu dira Zarautzen, lehen jardunaldian. (Marisol RAMIREZ / ARGAZKI PRESS)
Urdaibaikoak nagusitu dira Zarautzen, lehen jardunaldian. (Marisol RAMIREZ / ARGAZKI PRESS)

Urdaibaik liga irabazteko lehian jarraitu nahi duela erakutsi du Zarautzen, lehenbiziko jardunaldian gailendu eta gero. Bero handiarekin eta zale ugariren aurrean, hasiera-hasieratik nabarmendu dira Bermeokoak.

Probaren erdian lau segundu zituen Kaikurekiko eta sei Hondarribiarekiko. Ama Guadalupekoak errenta ikusita behera egin du eta azkenean 15 segundu galtzera iritsi da. Ligaren sailkapenean bi puntu galdu ditu Urdaibairekiko.