Egitura plantan emateko lanean ari den Gidaritza batzordeko hiru hautetsi –Emmanuel Alzuri Bidarteko auzapeza, Guy Lafite Biarritzeko hautetsia eta Jean-Pierre Laflaquière Angelukoa– elkarte horretan aritzea da, gehien bat, Baterako kideen haserrea piztu duena. «Zilegi da elkargo bakarraren kontra izatea baina Gidaritza batzordea sortu zenean bertako kideek errekurtsorik ez jartzera engaiatu ziren eta hori da, hain zuzen, biziki salatzen duguna» adierazi du Nicolas Blainek.
Lanean buru belarri ari den jende mordoarekiko eta alde bozkatu duten Herriko Etxeekiko «errespetu eskasa» erakusten duela uste du plataformako kideak.
Bi errekurtso
Elkargo bakarraren sorrerako prozeduraren «gardentasun eza» salatzen duten hautetsi kritiko horiek beren ekimenak «sekretupean» eramaten dituztela ere gaineratu du. Izan ere, Baterak jakinarazi du gaur goizean, ez dela errekurtso bat, bi baizik, elkarte horrek aurkeztutakoak: «Bakarraren berri eman dute, auzi-errekurtsoarena, hain zuzen. Baina bide horrek urtebete eman dezake eta, hortaz, beste bat aurkeztu dute Paueko auzitegian, presakako prozedura erabiliz elkargo bakarraren sorrera etetea eskatuz. Horren erantzuna datozen asteotan ezagutu beharko litzateke».
Jokamolde «maltzur» horiek salatzeko, Baterak bi ekimen antolatu ditu. Batetik, gutun bat igorri die Jean-Rene Etchegaray Gidaritza batzordeko buruari eta baita gaur egun oraindik indarren dauden hamar herri-elkargoko presidenteei «batzordeko hainbat partaidek eragindako egoera hori konpondu» dezaten. Bestetik, elkarretaratze bat deitu dute datorren astearterako, 17.00etan, Baionako Departamenduko Kontseiluaren aitzinean, ordu erdi geroago han bertan bilduko baita elkargo bakarra abian jartzeko lanean ari den aipatu batzordea.
Localizada la joven de 23 años desaparecida desde el día 25 en Donostia

El primer festival Aske pone la banda sonora a una Euskal Herria libre

La Ertzaintza deja impune la desaparición del test de drogas del hijo de un jefe policial

Un ertzaina se convirtió en jefe de Seguridad de Osakidetza con documentación falsificada
