NAIZ
IRUÑEA

Sei atxilotu Nafarroan biolentzia matxistarekin lotuta

Sei lagun atzeman ditu Nafarroako Foruzaingoak biolentzia matxista kasuekin zerikusia dutelakoan. Atxiloketak Noainen, Tuteran, Barañainen, Orikainen eta Corellan eman dira.

Nafarroako Foruzaingoak sei gizon atxilotu ditu biolentzia matxista kasuekin zerikusia izan dutelakoan. Zehazi, Foruzaingoak aditzera eman duenaren arabera, Noaingo Udaltzaingoak 51 urteko gizonezko bat atxilotu du.

Aipatu gizona bere bikotekide ohiarekiko zuen urruntze agindua urratzeagatik atxilotu dute, udaltzainek honen etxebizitzako atea ireki nahian aurkitu dutenean.

Bestalde, 39 urteko gizonezko bat atxilotu dute Tuteran, honen emazte ohiak hainbat aldiz kolpatua izan zela salatu ostean. Arguedasen, aldiz, 50 urteko gizonezko bat atxilotu dute, Noaingo kasuaren antzera, bere bikotekide ohiarekin duen urruntze agindua urratzea leporatuta.

22 urteko gazte bat da Barañainen atxilotu dutena, kalean bere bikotekidea kolpatzeagatik. Orikainen atxilotutako gizonak 40 urte ditu eta Corellan atxilotu dutenak, berriz, 36.