«Demasa». Halaxe definitu dute, leloari jarraituz, Bergarako Aranzadi Ikastolako arduradunek 2016ko Kilometroak jaia.
Herritarren ekarpenekin eta lanarekin egindako Kilometroak izan dela irudikatu nahi izan du Aranzadi Ikastolak, eta, hori islatzeko, hainbat herri eragileren artean osatu dute Demasa irudia hasiera ekitaldian.
Horien artean izan dira, besteak beste, Lokatza Ziklismo Eskola, Bergarako Erraldoi Taldea, Aspace, San Joxepe erretiratuen elkartea, Taila Eskola, Blai-blai prozesua, Beart Bergarako Artisten Elkartea eta Zeramika Elkartea. Irudiari Aranzadiko lehendakariak, Aitziber Lopez de Aretxagak, jarri dio azkeneko D beltza.
Umoretik ere izan du honek, Mikel Laskurain aktore bergararrak jarri duen umorea, hain zuzen, Maddi Mujika ekitaldiaren aurkezlearekin batera. Eta hasiera ekitaldiko une hunkigarria Manex Alderdi dantzariak ekarri du, aurreskuarekin.
Modu horretan, beraz, ireki du Aranzadi Ikastolak 2016ko Kilometroak jaia. Aurtengoan, gainera, ez da zinta mozketarik izan, ate irekiak baizik. 40. Kilometroak ospatzen ari direnez, aurrera begirako bidea hasten duen irekiera islatu nahi zain dute.
Ekitaldian hitza hartu dute, besteak beste, Aitziber Lopez de Aretxaga Aranzadiko lehendakariak, Elena Lete Bergarako alkateak eta Cristina Uriarte Lakuako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuak.
Ondoren etorri da omenaldi ekitaldia. Alkartu Nai eta Promocion Cultural omendu ditu Aranzadi Ikastolak, duela 40 urte, 1970ko hamarkadan, Bergaran hainbat azpiegitura sortu zituzten elkarteak. Eta aipatu ekitaldia baliatu dute Oñatiko Txantxiku Ikastolari datorren urteko Kilometroak antolatzeko testigua pasatzeko.
Bestelako kontuei erreparatuz, antolatzaileek adierazi dute autobus zein autoentzako jarri diren aparkalekuak bete egin direla. Gaineratu dute jendeak portaera ona izan duela, eraso sexistarik eman ez dela azpimarratuz. Larregiko alkohol kontsumoari dagokionean, «oso kasu gutxi» izan direla nabarmendu dute.
Horregatik guztiagatik, eskerrak eman dizkie Aranzadi Ikastolak Bergarara gerturatu diren guztiei.

EH Bildu reclama una mesa para buscar consenso sobre KAS e Insausti pide «dejar el buenismo»

El Ayuntamiento de Donostia prohíbe las cenas solidarias en la calle para personas sin hogar

«Afaltzea ez da delitua», egin du aldarri KASek, herritarren babes zabalarekin

Piden reducir el consumo de agua en una veintena de municipios de Busturialdea y Lea-Artibai

