NAIZ
BILBO

Manifestazio nazionala deitu du ATAk azaroaren 26rako Bilbon

Amnistiaren aldeko manifestazio nazionala deitu du ATAk azaroaren 26rako Bilbon. Martxa arratsaldeko 18.00etan abiatuko da, Bihotz Sakratutik.

ATAko kideak, prentsaurrean. (Aritz LOIOLA/ARGAZKI PRESS)
ATAko kideak, prentsaurrean. (Aritz LOIOLA/ARGAZKI PRESS)

Amnistiaren (hau gatazkaren sustraietan dauden arrazoien konponketa bezala ulertuta) aldeko manifestazioa antolatu du Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak. Martxa azaroaren 26an izango da Bilbon eta arratsaldeko 18.00etan abiatuko da Bihotz Sakratutik.

Dei berezia luzatu diete Euskal Nazio Askapenerako Mugimenduaren baitan aritutako gizon eta emakumeei: «Ez da etxean gelditzeko garaia, kalera irten, antolatu eta borrokatzekoa baizik!».