NAIZ

Garaipena eskuratu du Athleticek, eta galdu egin dute Realak eta Oiartzunek

Garaipen erraza erdietsi du Athleticek Lezaman Zaragozaren aurka jokatu duen neurketan (4-0). Realak, berriz, ezin izan du ezer egin Valentziaren aurka (3-0) eta Oiartzunek porrot mingarria pairatu du, Rayoren aurkako partida azken unean galduz (0-1).

Porrot mingarria jasan du Oiartzunek Rayoren aurka. (Juan Carlos RUIZ/ARGAZKI PRESS)
Porrot mingarria jasan du Oiartzunek Rayoren aurka. (Juan Carlos RUIZ/ARGAZKI PRESS)

Ez da asteburu ona izan emakumeen euskal futbolari dagokionez, Athletic bakarrik izan baita hiru puntuak eskuratzeko kapaz. Realak eta Oiartzunek, beren aldetik, galdu egin dute.

Etxean hartu dute Rayo oiartzuarrek. Partida parekatua izan da bere zatirik handienean, baina kanpotarrak indar gehiagorekin iritsi dira azken minutuetara. Hala, 81.ean, baliogabetu egin die gola ustez jokoz kanpo zegoelako. Partida bukatzear zela, Mari Carmenek egin du gola Rayorentzako, hiru puntuak Karla Lekuonatik kanpo eramanez.

Realak, aldiz, porrot mingarria pairatu du Valentziaren aurka. Hiru eta huts galdu dute donostiarrek, zazpi minuturen buruan jaso dituzten golen ondorioz. Gol guztiak, gainera, partidaren azken hamar minutuetan etorri dira.

Eta Athletic izan da euskal taldeen artean albiste pozgarriak eman dituen bakarra. Aise nagusitu da Zaragozaren aurka Lezaman, 4-0. Nekanek egin du lehen gola 11. minutuan, 35.ean etorri da Maite Orozen gola eta hala iritsi da neurketa deskantsura. 51.ean hirugarrena egin du Erika Vazquezek, eta Yulema Corresek egin du laugarrena 56an. Gainera, penalti bat ere huts egin dute bilbotarrek.