
Ibon Fernandez Iradik espetxean jarraitu beharko du nahiz eta gaixotasun larria –esklerosi anizkoitza– izan, Parisko Zigorren Aplikazio Ganberak ez baitu onartu lasartearrari ezarritako zigorra eteteko eskaera.
Abokatuak oraingoz epaiaren jakinarazpena bakarrik jaso du, baina ez eskaera atzera botatzeko argudioak.
Iaz ere Parisko Auzitegiak zigorra etetea baztertu zuen. Kasazio Gorteak epai hori baliogabetu eta eskaera berriz martxan jarri zen.
Aplikazio Ganberak azaroaren 24an aztertu zuen Fernandez Iradiren kasua. Fiskala zigorra etetearen aurka agertu zen, lasartearrak behar duen tratamendua espetxean jasotzen duela argudiatuta. Lannemezango kartzelan dago euskal presoa eta duela ia lau urte diagnostikatu zioten esklerosi anizkoitza. Orduan hasi zuten zigorra eteteko prozesua eta ordutik hainbat azterketa mediku pasa ditu.
Bagoaz eta Sareren salaketa eta elkarretaratzea
Bagoaz kolektiboak gogor salatu du erabakia eta datorren astean agerraldia egingo duela iragarri du.
Sarek ere «onartezina» dela deritzo eta urtarrilaren 14an Bilboko kaleak betetzeko deia egin du, larriki gaixo dauden preso guztiak askatzeko.
Gaur arratsaldeko 20.00etan Lasarte-Orian, Okendon, urgentziazko elkarretaratzea deitu du. Erabakiaren «larritasuna» nabarmendu du eta mobilizatzeko deia egin du, ‘Salatzen dut, salatzen dugu’ lelopean.

Desalojado el instituto de Martutene, el Ayuntamiento solo realoja a la mitad en La Sirena

Solicitan inhabilitación y prisión para los policías acusados de agredir a un menor en Gasteiz

Euskal Herriko Osborneren azken zezena lurrera bota du Ernaik

Ertzainas del ‘caso Zabarte’ dicen que los proyectiles prohibidos «se les cayeron de una bolsa»




