
Goizeko 8.30 inguruan iritsi dira Baionako tren geltokira Michel Bergouignan eta Michel Berhokoirigoin ere, hainbat senide eta lagun zain zituztela.
Stephane Etchegaray ‘Etxe’ izan zen Euskal Herriratzen lehena, bart iritsi baitzen Biarrizko aireportura.
Auzipetuta eta kontrol judizialpean, baina epailearen aurrean deklaratu ondoren aske utzi zituzten iragan ostiralean Luhuson atxilotutako bost lagunak: Beatrice Molle-Haran, Michel Berhokoirigoin, Michel Bergouignan, Txetx Etcheverry eta Stephane Etchegaray.
Gaizkile taldeko kide izatearen akusazioa kendu egin zieten eta, beraz, armak, munizioak eta lehergailuak eduki eta garraiatzea egozten diete bostei.
Aske gelditu eta berehala, Infozazpi Irratiarekin hitz egin zuen Berhokoirigoinek. «Ongi gaude, gogorra izan da baina pozik gaude ekintzak izan duen oihartzunarekin», esan zuen.
Laborantza Ganberako lehendakari ohiak azaldu zuenez, «beldurra» izan dute baina orain dena «ondo pasatu da» eta «zoriontsu» daude.
Abokatuen bidez jakin dute atxiloketek izan duten oihartzunaren berri. «Uste dut ekintza honek panorama aldatu duela», adierazi zuen.
‘Etxe’k Euskal Irratietan hitz egin zuen eta egindakoaz «harro» dagoela esan zuen. «Bake prozesuaren bidean harritxo bat ekarri baldin badugu, merezi zuen», adierazi zuen.

Un joven fallece en Santurtzi tras una intervención de la Policía Local con pistola táser

Fallece en el seísmo en Caracas Alazne Solabarrieta, nieta de un alcalde de Ondarroa exiliado

Hallada en Irulegi una cerámica con el texto «abaŕ», primer testimonio de un numeral vascónico

Henry Méndez actúa en Irun tras mandar ánimos a Rafa Mir, condenado a 8 años por violación






