NAIZ
IRUÑEA

Zuastiko gazte bat hil da, Astunen istripua izan ondoren

Zuastiko 19 urteko gazte bat hil da Zaragozako ospitalean, larunbatean Astunen eskiatzen ari zela istripua izan eta eragin zizkion zaurien ondorioz.

Diego Leyun 19 urteko gazteak istripua izan zuen joan zen larunbat goizean Astunen, eskiatzen ari zela. Buruan kolpea hartu zuen eta ordutik Zaragozako ospitalean zegoen, Zainketa Berezien Unitatean, oso larri.

Gaur goizean hil da gazte nafarra.