
Aitor Servierrek, Parisen atxilotutako Aitzina gazte erakundeko zazpi gazteetako batek, frantziar hiriburuko Justizia Jauregian kateatuta egindako ekintza goraipatu du eta honekin lortutako oihartzuna nabarmendu, Kazeta.eus-en egindako elkarrizketan.
Ekintzaren helburuak «hein batean» lortu egin direla azpimarratu du. «Euskal presoen eskubideen alde eta Estatuaren bihotzean. Gaur egun Estatu frantsesean hainbat presoren egoera biziki kezkagarria da», aipatu du Ibon Fernandez Iradiren, Tomas Azkarateren edo Villepinteko presoen egoera gogora ekarriz.
Baimenik gabeko manifestazio bat antolatzea eta burutzea eta, horretaz gain, aztarnak emateari uko egiteagatik 700 eta 1.000 euro bitarteko isunak jarri dizkiete. «Argi dago gure ekimen baketsuarekin min egin diegula», gehitu du.
Atxiloaldian pairatutako egoera ere salatu nahi izan du. 50 orduz luzatu diete, gela txiki eta uneoro argiztutako batean. «Epaiketan aipatu digutena da lotsagarria iruditu zaiela gaur egungo larrialdi egoeran leku horretan legez kanpoko manifestazio bat antolatzea. Justizia Jauregia, haiek diotenez, atentatu baten arrisku pean da. Azpimarratu zuten are lotsagarriagoa zela Justizia Jauregi hori erabiltzea aldarrikapen bat burutzeko».

Osakidetza ha administrado vacunas caducadas a 253 personas, la mayoría bebés

Esteban se arrepiente de haber ridiculizado el caso de Getxo pero el PNV sigue minimizándolo

Elkar argitaletxeak Hertzainaken errepertorioa baimenik gabe ustiatu zuela ebatzi du epaitegiak

‘Non ote zaude?’ Argazkiko neskatoaren bila, memoria kolektiboaren bidez



