NAIZ

Kontrolpean dago Lakora mendian piztu den sutea

Suhiltzaile eta basozainek kontrolpean dute Lakora mendiko sutea, nahiz eta oraindik punturen batean sua baden. Airetik jarraitzen dute itzaltzeko lanetan.

Lakora mendiko sutea kontrolpean dago, suhiltzaileek jakinarazi dutenez. Oraindik ere punturen batean sua aktibo dago, hala ere. Airetik jarraitzen dute hau amatatzeko lanekin.

Nafar Gobernuak jakinarazi duenez, sutea atzoko 14:30ean piztu zen, Belagoa inguruan. Suhiltzaileak eta basozainak laster gerturatu ziren eta arratsalde zein gauez aritu ziren lanean.

Lehen kalkuluen arabera, 25 bat hektarea erre ditu suteak.