
Kalera Kalera dinamika azken txanpan sartu da eta gaur presoen etxeratzearen aldarrikapenak Donostian izango du hitzordua, 18.30etik aurrera.
Ordu horretan Alderdi Eder eta Haizearen Orrazia lotuko dituen giza katea osatuko dute; pertsona bakoitzak kandela bat eramango du eskuan, askatasunaren eta presoen kaleratzearen sinbolo gisa. Ekitaldi nagusia Kontxako erlojuetan egingo dute, 19.00ak aldera.
Abenduaren 10ean Kalera Kalera dinamika abiatu zenetik 500etik gora preso ohik parte hartu dute Usurbilgo Kaleragunean egin diren hamaika ekitaldietan, eta mila lagun inguru izan dira han babesa ematen.
Dinamikari bukaera emateko ere festa handia antolatu dute bihar gauerako, kontzertu sorta batekin. NAIZen Agendan xehetasun guztiak.
Usurbilez gain, Kalera Kalera Euskal Herriko beste hamaika txokotara zabaldu da eta 40.000 lagunetik gora parte hartu dute han hemenka antolatu diren ekitaldietan.
Igandean emango diote bukaera Usurbilen, goizean, preso eta iheslari ohiek egingo duten agerraldiarekin.

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Pradales también rubricó el PGOU de Zaldibar por el que se imputa a la exalcaldesa de EH Bildu

Desconocidos roban la ikurriña de Ayuntamiento de Ondarroa y realizan pintadas

Muguruza, Rosalía, Guardiola, Amaia, Llach... en un gran festival por Palestina en Barcelona

