
Ligarako lehian buru-belarri sartuta ari da Bartzelona eta ez du barkatu Zubietan Realaren aurka jokatutako partidan. Lehen zatian aurreratu da talde kataluniarra Jenniren gol batekin (41'). Bigarren zatian partidari buelta eman asmoz irten dira txuri-urdinak zelaira, hiru txartel hori ikusi ditu Bartzelonak zazpi minutuko tartean, baina 58. minutuan Andressa Alvesek bigarrena egin du kataluniarrentzat.
Partida amaitzear zela egin du Bartzelonaren hirugarren gola Olgak.
Gaurko emaitzaren ostean Reala 10. postuann dago 20 punturekin eta Bartzelona Atletico liderrera gerturatu da honek arratsaldean jokatuko duen partidaren zain.

Euskal Herria
Esteban se arrepiente de haber ridiculizado el caso de Getxo pero el PNV sigue minimizándolo

Jaiak
Zubietarrak eta iturendarrak, joare soinuz naturaren ernatzea irudikatzen

Euskal Herria
‘Non ote zaude?’ Argazkiko neskatoaren bila, memoria kolektiboaren bidez

Musika
Elkar argitaletxeak Hertzainaken errepertorioa baimenik gabe ustiatu zuela ebatzi du epaitegiak

Osasuna