NAIZ

Bagoazek Urvoas eta Touraine ministroak interpelatu ditu Oier Gomez presoaren egoera salatuz

Bagoazek Jean-Jacques Urvoas Justizia ministroa eta Marisol Touraine Osasun ministroa interpelatu ditu Oier Gomez euskal preso politikoaren inguruan berri eman eta presoak pairatzen duen egoera salatuz.

Jean-Jacques Urvoas Justizia ministroa eta Marisol Touraine Osasun ministroa interpelatu ditu Bagoazek gutun bidez Oier Gomez euskal presoaren inguruan berri eman eta bizi duen egoera salatu asmoz. 

Gomezek minbizi bat du eta Pariseko ospitalean aurkitzen da. 2011tik aurkitzen da preso eta urtarrilaren 10ean, bere egoeraren larritasunaz jabetzean, ospitaleratzea erabaki zuten presondegiko medikuek. Eskuburdinak esku eta hanketan jarrita zituela eraman zuten Meaux-eko ospitalera eta soilik eskanerra egitean askatu zizkioten hanketakoak.

Biopsia baten amaitzen zain dago Gomez, baina Etxeratetik minibizia pairatzen duela adierazi dute.