
Tolosako lehiak bi bikoteek lehen itzulian Bilbon jokatutakoaren antz handia izan du. Lehen erdian gorriak so nagusi izan dira, Aimar Olaizolak erakustaldia eman du aurrean eta urdinak hotz xamar hasi dira. 11-5ekoan egin du ordura arte txukun ari zen Untoriak bere lehen hutsa eta hortik aurrera erabat erori da errioxarra. Imazek aldiz, guztiz kontrako portaera izan du, pixkanaka piloteoan nagusitzen joan da eta hor Mikel Urrutikoetxea handi bat agertu da. Ordura arte defentsa lanetan hustu behar izan badu, partida amaieran erasoan ere aukerak izan ditu eta partida amaiera gogoangarria osatu du.
19an berdindu dute partida urdinek eta 19-21 ere aurreratu dira, baina Imazen huts batek emozioa piztu du berriz. Olaizolak ere ez zuen bere azken hitza esan nahi eta partida 21-21 berdindu du pilota moztuta. Partida eta puntua, ordea, Mikel Urrutikoetxeak eskuratu du, bi pareta ikusgarri baten bidez

El Patronato del Guggenheim abandona finalmente el proyecto de Urdaibai

Llaman a celebrar el 7 de febrero en Gernika la victoria popular frente al Guggenheim Urdaibai

Descubren un colosal «valle de los dinosaurios» en el Stelvio con miles de huellas fósiles

85 urte dituen Juaristi enpresaren egoera larriaz ohartarazi dute berriz langileek
