
16.30etik aurrera Otxandiotik zuzenean eskainiko du NAIZek Korrikaren 20. edizioaren hasiera. Bideo-streaming bidez jarraitu ahalko da eta baita Info7 irratiaren bidez ere, sarean eta bere FM frekuentzietan. Eskuz esku hurrengo hamaika egunetan Korrikaren lekukoak Euskal Herria zeharkatuko du apirilaren 9an Iruñera iritsi arte eta ibilbide guztiaren berri bertatik bertara emango du NAIZek.
Eguneko ibilbidearen berri, tokian tokiko argazki galeria, bideo laburpen eta kronikek osatuko dute jarraipen berezi hori; bai NAIZen eta baita GARAren paperezko edizioan ere. Aurten, gainera, tokian tokiko kronika eta zutabe bereziak ere izango dira; bertako kazetari eta kolaboratzaileen eskutik norberak Korrika nola bizi edo jaso ohi duen azalduz.
Hamaika Telebistaren bidez, gainera, hurrengo aste eta erdian zehar Korrikaren une garrantzitsuenak zuzenean ikusteko aukera ere izango da. Gainera, iluntzero saio berezia egingo du Hamaikak Korrikaren ibilbidetik bertatik, 21.00etan egunaren laburpen zabala jasoko du ‘Gurean Gaur’ saioan.
Info7 irratiak ere egunean zehar hainbat konexio egingo ditu ekimena bertatik bertara jarraitzeko. 1980ko azaroaren 29an abiatu zen lehen Korrika eta irratiak garaiko prentsaren begitik kontatuko digu ekimenaren hastapena, ‘Egin’ egunkariaren argitalpenak oinarri #KorrikaHemeroteka tartean.
Bideo-sail berezia
Igandetik aurrera bideo-sail berezi bat ere eskainiko dute, kasu honetan Info7 irratiak eta NAIZek elkarrekin. Hamaika istorio gorde ditu Korrikak berak eta euskarak, horiei aurpegia jarri eta azaleratzeko sail berezia izango da iluntzero sareratuko dena.
Guztia naiz.eus/korrika20 webgune berezian ikusi, entzun eta irakurri ahalko da.

Oihu bat Palestinara jaialdia, martxoaren 21ean Durangon, «ondorio errepresiboei» aurre egiteko

La Fiscalía archiva la denuncia contra el acceso al chalet de Xabi Alonso en Igeldo

Una testigo confirma que Amaya Zabarte recibió una patada de la Ertzaintza

Imputan a tres concejales del PNV de Getxo y tres técnicos por el derribo del palacete


