
Ibilbidearen erdia baino gehiago beteta, Azkaraten behera iritsi da Korrika Deba Barrenera. Elgoibarren izan du zain Hasier Etxeberria kazetari eta idazlearen aita, lekukoa eramateko prest 1439. kilometroan, familiarekin batera, seme hilberriaren omenez. Ondoren, Bizkaia aldera jo dute korrikalariek Mendaro eta Debatik.
Mutriku igaro ondoren, Bizkaian sartu da euskararen aldeko lasterketa, Ondarroan, 10.21ean.
Ondarrun barna pic.twitter.com/KAJGMPcVw8
— Maider Iantzi (@gara_miantzi) 2017(e)ko apirilak 5
Handik Berriatua eta Markina-Xemein aldera abiatu da Korrika eta han ere harrera ezin hobea izan du.
Markina-Xemeinen barna... pic.twitter.com/gyymNFipFN
— Maider Iantzi (@gara_miantzi) April 5, 2017
Busturialdera 14.54an iritsi da euskararen aldeko jaia. Korrikak, besteak beste, Bizkaiko Batzar Nagusien kilometroan, Gernikako arbola inguratu du eta kilometro horretan bertan, partekatua baita, zati bat Sidneyko Euskal Etxeak gidatu du tropela.
Uribe Butroen sartzean, Bakion, omenaldi xume bat ere egin diote Txetxu Ugalde kazetariari, berak beti hartzen zuelako parte Korrikan. Haren familiak eraman du lekukoa lehenengo 100 metroan. Mungiatik igaro eta Uribe Kostara helduko dira korrikalariak 23:41ean, Urduliztik. Gorriz, Plentzia, Barrika, Sopela, Berango, Algorta, Erromo eta Leioatik igarota, Erandiotik batelean eta paddle surfean zeharkatuko du lekukoak itsasadarra, Barakaldoraino. Hor hasiko du Ezkerraldeko bisitaldia, bihar goizaldeko 04:56an.
20. Korrikak ibilbidearen erdia baino gehiago bete du dagoeneko, «pozik eta arrakastaz», antolakuntzak adierazi duenez.
_copia.jpg)
Irauli ekimena: Euskal Herriko familia euskaldunen korapiloak askatzeko topagune berria
Localizada la joven de 23 años desaparecida desde el día 25 en Donostia

El primer festival Aske pone la banda sonora a una Euskal Herria libre

La Ertzaintza deja impune la desaparición del test de drogas del hijo de un jefe policial



