
Iñigo Urkullu lehendakariak, Auschwitzera egindako bidaia ofizialeko azken egunean, Gernikako Arbolaren kimu bat landatu du kontzentrazio esparrutik metro gutxi batzuetara, Zasole Parkean. Arbola landatzeak, lehendakariaren arabera, «etorkizuneko bizikidetzaren aldeko konpromisoa partekatzea» esan nahi du. Gainera, ekitaldi sinbolikoan, Lehendakariak «bakea giza eskubide unibertsala» izatea eskatu dio Nazio Batuen Erakundeari.
Landaketan parte hartu dute ere Ana Otadui Bizkaiko Batzarretako presidenteak, Janusz Chwierut Oświęcimeko alkateak, eta Enrique Villamor APTCEko presidenteak. 500 bat euskal eta poloniar gazte ere izan dira.
Auschwitz eta Gernika «denboran eta belaunaldiz belaunaldi iraun duen garrasi lazgarri baten adierazle» direla adierazi du Urkulluk. «Gernikako Arbola hau landatzen dugu Auschwitzeko lur honetan eta, hartara, elkarrekin baieztatzen dugu mundu hobe bat ereiteko konpromisoa dugula, pertsona guztien biziarekin, duintasunarekin eta giza eskubideekin begirunea duen mundu bat», gehitu du Urkulluk.
Nazioartean ematen ari diren gerrak ere ekarri ditu gogora. Alde horretatik, Nazio Batuen Erakundeari «eskatu eta exijitu» dio «bakea giza eskubide unibertsala» izatea.
Duela zenbait urtetik hona, munduko hainbat lekutan zabaldu dira Gernikako arbolaren kimuak, Nairobi, New York, Buenos Aires eta Gursen ere, besteak beste.

Ribera derecha de Burdeos, caladero de ideas para la construcción de viviendas

Ambulancias de Osakidetza, un servicio de camino a urgencias

Una acción de denuncia de la colaboración de CAF con Israel acaba con un detenido en Bilbo

Mikel Zabalza gogoan: «Memoriaren herria gara, ezkutuan gorde nahi dutena argitaratuko duena»

