Brasilen aurkitzen den Joseba Vizan euskal errefuxiatu politikoa espetxez aldatu dutela jakinarazi dute haren abokatuek. Rio de Janeiro bertan jarraituko du Vizanek, Ary Franco espetxean.
Lehendik ere ezaguna du aipatu kartzela eta, abokatuek azaldu dutenez, espetxe aldaketak ez du inongo zerikusirik errefuxiatuaren aurka abian duten estradizio prozesuarekin.
Bestalde, Vizan pairatzen ari den egoera salatu eta haren askatasuna eskatzeko mobilizazioa deitu dute datorren astearterako, hilaren 9a, Bilboko Deustu auzoan aurkitzen den Brasilgo Kontsulatuaren aurrean. 11.15ean elkartuko dira bertan.
Iragan ostiralean atxilotu zuten errefuxiatu basauriarra Brasilen, bere aurkako estradizio eskaerari aurre egiteko eskatua zuen asilo eskaera ukatua izan zitzaion eta.

Tortura jasan eta ozen salatu zuen Susana Atxaerandio gasteiztarra zendu da

Esteban se arrepiente de haber ridiculizado el caso de Getxo pero el PNV sigue minimizándolo

‘Non ote zaude?’ Argazkiko neskatoaren bila, memoria kolektiboaren bidez

Elkar argitaletxeak Hertzainaken errepertorioa baimenik gabe ustiatu zuela ebatzi du epaitegiak
