
Oposizio armatuko kideak zein beraien senideetako batzuk hasi dira Damaskoko Barzeh auzotik atera eta herrialdearen ipar-mendebaldean dagoen Idlib probintziarako bidea hartzen. Siriako telebistaren arabera, 40 autobusekin hasi da ebakuazioa eta bost bat egun iraungo du.
Telebista ofizialak ez du zehaztu zenbat pertsona aterako diren Barzehtik, baina Londresen egoitza duen Siriako Giza Eskubideen Behatokia deiturikoaren arabera, 1.400-1.5.00 izan daitezke, matxinoak eta senideak zenbatuta.
Siriako presidenteak, Bashar al-Assadek, mota honetako ebakuazioak bultzatu ditu, matxinoen eskutan dauden zonaldeetarako «berradiskidetze akordioekin» batera, gatazkaren maila apaltzeko.
Barzeh abian dagoenaren gisako operazioa Al-Qabun eta Al-Yarmuken ere egiteko asmoa adierazi du Gobernuak, oraindik horien inguruan eztabaidatzen ari direla zehaztuta.
Damaskoko auzo gehienak Gobernuaren indarren kontrolpean daude, aldierietako sei izan ezik: Barzeh, Al-Qabun, Jobat, Tadamun, Teshrin eta Al-Yarmuk.
Beste alde batetik, Kanpo Arazoetako ministro siriarrak, Walid al-Mualemek, adierazi du Gobernuak errespetatu egingo duela herrialdeko zenbait zonaldeetako konfrontazioa baretzeko akordioa –Errusiak, Turkiak eta Iranek sustatutakoa–, baina ohartarazi du hitzartutakoa haustekotan erantzun «sendoa» emango duela.
Localizada la joven de 23 años desaparecida desde el día 25 en Donostia

El primer festival Aske pone la banda sonora a una Euskal Herria libre

La Ertzaintza deja impune la desaparición del test de drogas del hijo de un jefe policial

Mueren tres esquiadores, uno vasco, por un alud junto a los ibones de Brazato (Panticosa)
