GARA
BILBO

Juanjo Mena Arriagan izango da BBCko Orkestra Filarmonikoarekin

Juanjo Mena gasteiztarra eta berak zuzentzen duen BBCko Orkestra Filarmonikoa Bilboko Arriaga antzokian izango dira maiatzaren 16an, Stephen Rough pianistarekin batera.

Juanjo Mena gasteiztarra eta berak zuzentzen duen BBCko Orkestra Filarmonikoa Bilboko Arriaga antzokian izango dira maiatzaren 16an, Stephen Rough pianistarekin batera. Emanaldi berezi honetarako Vaughan Williams, Sergei Rachmaninoff eta Edward Elgar-en konposizioak batzen dituen musika programa prestatu dute.

BBCko Orkestra Filarmonikoak Salford-en (Britainia Handia) du egoitza, BBCk dituen sei taldeetako bat da eta nazioarte mailan duen ospea dela medio maiz ibiltzen da Asia eta Europan barrena. Mena da orkestrako zuzendari titular nagusia, bera ere aski ezaguna, eta aurretik Bilboko Orkestra Sinfonikoko zuzendaria, Genovako Carlo Felice antzokiko zuzendari gonbidatu nagusia eta Bergeneko Filarmonikako zuzendari gonbidatu nagusia izana da. Bere ibilbidean zehar, munduko talde garrantzitsuenekin aritzeko aukera izan du gasteiztarrak.

Stephen Hough-ek, bere aldetik, munduko auditoriumik garrantzitsuenetan jo du eta sari ugari lortu ditu, horien artean, Diapason d’Or de l’Annee eta MacArthur Fellowship sariak.

Kontzertua maiatzaren 16an izango da, 20.00etan, eta sarrerak salgai daude dagoeneko.