NAIZ
BILBO

Badator... Konpartsakide Eguna Aste Nagusia berotzen hasteko

Hilabete falta da baina Bilbo ari da pixkanaka Aste Nagusirako prestatzen eta Marijaiari merezi duen neurriko ongietorria emateko erritmoa hartzen. Urtero legez, Konpartsakide Eguna ospatu dute gaur Bilboko Konpartsek. Areatza izan da elkargune nagusia eta pintxo lehiaketa abiapuntu ezin gozoagoa.

Konpartsakideak... eta laister izango direnak elkarrekin. (Marisol RAMIREZ | ARGAZKI PRESS)
Konpartsakideak... eta laister izango direnak elkarrekin. (Marisol RAMIREZ | ARGAZKI PRESS)

Egutegiari begira dira bilbotar gehienak honezkero Aste Nagusia iristeko hilabeteren faltan eta motorrak berotzen ari dira Bilboko Konpartsak. Gaur ospatu dute urtero egin ohi duten Konpartsakide Eguna «Gora jai herrikoiak!» lelopean.

Egungo konpartsakideak, lehen izandakoak eta hauen ostean izango direnak elkarrekin batu ohi dira gaurko egunez, familia giroan ospatzeko Aste Nagusiaren atarikoa. 

Pintxo dotoreak aurkeztu dituzte aurten ere egunari hasiera eman dion Areatzako pintxo lehiaketara:

Bertako produktuak izan dira eta umeentzako eskaintza berezia. Txakolin dastaketa eta konpartsen arteko bazkaria izan dira ostean. 

Mahaitik jaikitzerako festarako tartea, erromeria lehenbizi eta kalejira musikatua ostean Alde Zaharrean.