
Galizako bi bandera berriren estreineko saioa da aurtengoa, A Coruña eta Aresekoa, eta lehenean behintzat estu, ia tarterik gabe aritu dira onenak, gaur Urdaibai eta Hondarribia, 14 ehunenko besterik ez bizkaitarren alde A Coruñako banderan. Indarrez ez da urruti Orio ere, 2,84 galdu baitu soilik garailearekiko. Euren txandan aritu den Kaikuk minututik gora galdu du eta 6. izan da sailkapenean.
Aurreko txanpa irabazi duen Tiran izan da eguneko laugarren denborarik onena egin duena (+37) eta berarekin aritu den San Juan bosgarren onena (+48).
Estropada hasterako azken posturako hautagai ia bakarra Ares zen eta berak behar izan du denbora gehien, baina Cabo ageri da sailkapenean azken postuan eta punturik gabe, lehen txandan Astillero abordatzeagatik kanporatu egin baitute.
Sailkapen nagusian, beraz, Urdaibai, Hondarribia eta Orio lehen postuetan 5 puntu eskasen bueltan. Bizkaitarrak dira buruan 56 punturekin eta 53rekin bigarren hondarribiarrak. Oriok 51 ditu eta koska bat atzerago baina gehiegi urrutiratu gabe dabil Kaiku, 41 punturekin.
Galizakoak amaituta, hurrengo asteburuan Sandanderren (larunbata) eta Pasaian (igandea izango dira Eusko Label Ligaren hurrengo saioak.

La autopsia confirma el crimen machista en Barakaldo; detenido un hombre de 27 años
‘Gutun bat Kottori’: «Gazteoi dagokigu gai hau bertze modu batera lantzea»

Una monja de Urduña sigue hospitalizada y prohíben a las de Belorado contactar con ellas

A prisión el detenido tras el crimen machista de Barakaldo, por homicidio y agresión sexual

