NAIZ
ZIBURU

Sute handi batek biltegi bat kiskali du Ziburun

Goizeko 11.00ak aldera sute handia piztu da Ziburuko aroztegi baten biltegian. Hamarka suhiltzaile ari dira garrak itzaltzeko lanetan.

Ziburun dagoen Inmo-bat enpresaren biltegi batek su hartu du goizeko 11.00 aldera eta garrek indar handia hartu dute berehala.

Kazetak berri eman duenez, biltegiaren inguruko kalea moztu egin dute eta berrogei bat suhiltzaile ari dira sua itzaltzeko lanetan.

Eraikinaren hormak erori egin dira eta kalteak eragin dituzte inguruan zeuden hainbat ibilgailutan, ‘Sud Ouest’-en arabera.

Momentuz ez dakite zerk piztu duen sua.