Boluntarioen Nazioarteko Eguna izan zen atzokoa, ahalegina eta denbora jendarte justuago baten alde musu truk eskaintzen duten horien guztien eguna.
Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazo ezagunen Irrien lagunak klubak aspaldi egin zuen boluntariotzaren aldeko apustua eta Bizipoza irabazi asmorik gabeko gizartegintza egitasmoa sortu zuten egiteko horretan. Zailtasun sozialak dituzten familiei eta gizarte-desabantaila egoeran dauden haurrei eta familiei laguntzen aritzen diren elkarteen topagunea da eta izaera bereziko haurren babes eta arretarako elkarteei laguntza afektiboa eta materiala eskaintzea du xede.
Zailtasunak bizi dituzten familiekin, euskaraz eta sorkuntzatik, poza partekatzea du misio egitasmoak. Eta auzolana, bisio. Hau da, herritar, talde eta erakundeek osaturiko bolondres-sarea osatzea dute helburu.
Sare hori hezurmamitzeko asmoz, bideo eder bezain misteriotsua zabaldu zuen atzokoan Bizipoza elkarteak. Bertan daude, Arritxu Iribar kazetaria, Amaia Agire, Maialen Arzallus edota Miren Amuriza bertsolariak, ‘Goazen’-eko aktore diren Ramon Agirre edo Ainhoa Larrañaga edota Abel Barriola, Gaizka Garitano, Aimar Zubeldia edota Markel Irizar kirolariak besteak beste.
Denok, «zer emana eta zer jaso» badugula adierazita, mundu ederrago baten alde keinu egitera animatzen du Bizipoza egitasmoak. Bideoak euren web orrialdera garamatza eta bertan ekarpen ekonomikoa edo boluntario izateko aukera ematen dute, trukean, gainera, bi opari jasoko omen dituzte izena ematen dutenek.

Un documento destapa el intento de Escrivá para la mayor privatización de la Sanidad en décadas

El anuncio de cinco traslados sella el fin de la dispersión tras 34 años de sufrimiento

Muere un alumno en plena prueba de la selectividad francesa en un instituto de Lille

Katixa Agirreri AEBetarako sarrera ukatu diote ‘Mothers don't’ eleberria aurkeztera zihoanean

Bahía de Pasaia, reconocida como «ejecución extrajudicial» en un informe para Lakua

El anuncio de cinco traslados sella el fin de la dispersión tras 34 años de sufrimiento

Indar harremana da, ergela

De la grada al césped, las Mater Series de rugby reúnen en Bilbo a más de 300 mujeres
