Nabarmena da Elezkano II.a eta Rezustak gora egin dutela txapelketa hasi zenetik, baina nahikoa izan dute gaur Eibarren txukun aritzea eta aurkariek egindako opari ugariak aprobetsatuta, garaipen eroso bat lortzeko.
Partida txarra izan da Eguberri egunekoa jendez bete den Astelenakoa, batez ere gorriek ez dutelako eurena ematerik izan.
Binakakoa izan da partidako lehen eta azkeneko berdinketa. Zabaletak ezkerrez egidako hiru hutsen ostean ireki dute Elezkano eta Rezustak lehen zuloa. Egia da, Bergarakoa bere ohiko mailara asko gerturatzen ari dela, Zabaletak ez du inoiz dominatu, baina partida aztertzerako orduan bikote nafarrak egindako hutsak, denera 12 nabarmendu behar dira. Eurak ziren, txapelketa oso orekatu batean, faboritoen artean agertzen zen bikoteetako bat, baina lehiakortasuna berreskuratzeko gai ez badira ez dute ezer egiterik izango.

Ambulancias de Osakidetza, un servicio de camino a urgencias

Mikel Zabalza gogoan: «Memoriaren herria gara, ezkutuan gorde nahi dutena argitaratuko duena»

El Patronato del Guggenheim abandona finalmente el proyecto de Urdaibai

Ocho de los Filton24 mantienen la huelga de hambre como protesta por el genocidio en Palestina
