
Sare sozialen bitartez Etxerat elkarteak jakinarazi duenez, hamar urteko espetxealdiaren ondoren Valdemoroko kartzelatik atera da Aritz Arginzoniz, atarian senide eta lagunak zain zituela.
2007ko uztailean atxilotu zuten elorriarra, Santanderren. Auzitegi Nazional espainolak 10 urte eta bederatzi hilabeteko zigorra ezarri zion. Hura osorik betetzeko hiru hilabete baino ez zitzaizkionen falta, auzi berri batengatik epaiketa berria egin zioten Estatu frantsesean. «Babesgabetasun juridikoa» ekarri zuen «aurrekaririk gabeko» erabaki hura salatzeko mobilizazio eta ekimen desberdinak egin zituzten. «Guztiaren gainetik, ez dezagun ahaztu arrazoi politikoak direla Aritz preso mantentzeko arrazoiak», salatu zuten Elorrion egindako manifestazioan.
Aitzol Iriondo presoarekin batera epaitu zuten azkenean, Parisko Auzi Kriminalen Epaitegian. Arginzonizen kasuan, hamar urteko espetxe zigorra ezarri zioten, baina zigor hori Estatu espainolean ezarritakoari batzea erabaki zuen epaileak. Hortaz, aurrez jarritako zigorrak aintzat hartuta, aurreikusitako datan geratu da aske.
Iriondoren kasuan, ebatzi zuten hamabi urteko zigorra 2013an ezarri zioten 20 urtekoari batuko ziotela. Beraz, aurreko beste ebazpen batzuekin egin zuten bezalaxe, zigor nagusia baino ez diote aintzat hartuko (20 urtekoa).

Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

El robo del año no ha tenido lugar en el Louvre, sino en Spotify

54 urteko mendizale bat hilik aurkitu dute Aiako Harrian; Iban Apaolaza presoa da

Xabi Iraola 32 urteko igeldoarra proposatu dute Sorturen koordinatzaile orokorra izateko






