
Parisko Dei Auzitegiak Ion Kepa Parot euskal preso politikoaren baldintzapeko askatasun eskaria atzera bota du. Abenduaren 21ean aztertu zuten auzia eta gaur jakin da erabakia. Bagoazek «lotsagarritzat» jo du epaia eta apirilaren 14ean mobilizazioa deitu du Baionan.
Elkarretaratze iraunkorra antolatu du gaur Bagoazek hiriburu lapurtarrean eta bertan jakinarazi dute erabakia. «Irainduak» sentitzen direla azpimarratu du Emilie Martin bozeramaileak.
🎥 Emilie Martin @BagoazGO mugimenduko bozeramaileak “irainduak” sentitzen direla deitoratu du, 5. aldiz baldintzapeko askatasuna errefusatu diote Ion Kepa Paroti pic.twitter.com/nCtMeHnL7o
— Iurre Bidegain (@Iurrebidegain) February 22, 2018
Ion Kepa Parot, Xistor Haramburu eta Jakes Esnal presoekin batera, bizi osorako zigorrera kondenatu zuen Parisko epaitegiak eta 28 urte daramatza dagoeneko espetxean eta duela 13 urte beharko luke kalean. Orain arte egindako askatasun eskari guztiak atzera bota ditu epaitegiak eta, Bagoazek atzo salatu zuenez, «argudio politiko eta ez jurikoetan oinarrituz» hartu dira erabaki hauek.

Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

«Dirigiremos Venezuela hasta que haya una transición», proclama Trump tras secuestrar a Maduro

El bombardeo en Venezuela y el secuestro de Maduro desatan la desinformación en redes sociales

32 combatientes cubanos murieron en el asalto estadounidense en Caracas


