
Espainiako selekzioak agur esan dio mundialari Errusiaren aurka, final-zortzirenetan galdu ostean. Errusiarrak penaltietan nagusitu dira, 3-4, partida eta luzapena bana amaitu eta gero.
Partidako lehen gola 12. minutuan iritsi zen; Sergei Ignashevichek egin zuen, bere atean. Markagailuan berdinketa ezarri duen gola, berriz, 42. minutuan iritsi zen penaltiz, Artem Dyubaken eskutik. Luzapenean, emaitza bere horretan geratu ostean, penaltietara iritsi dira. Penaltietan ostera, Iniestak, Piquek eta Sergio Ramosek sare barrura bidali dute baloia, baina Kokek eta Iago Aspasek huts egin dute. Smoloc, Ignashevich, Golovin eta Cherishev errusiarrek, berriz, asmatu egin dute.
Espainiaren kanporatzea pozez hartu dute askok. Etxafuegoak entzun dira han eta hemen eta sare sozialetan Errusiaren aldeko mezuak topatu ditugu non-nahi.

Esteban se arrepiente de haber ridiculizado el caso de Getxo pero el PNV sigue minimizándolo

Zubietarrak eta iturendarrak, joare soinuz naturaren ernatzea irudikatzen

‘Non ote zaude?’ Argazkiko neskatoaren bila, memoria kolektiboaren bidez

Elkar argitaletxeak Hertzainaken errepertorioa baimenik gabe ustiatu zuela ebatzi du epaitegiak
